C E

Gipuzkoako foru aldundia

Etiketak, nik nireak

‘Etiketak, nik nireak’ Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat garatutako kanpaina bat da, identitatea, aniztasuna eta auto-definizioa erdigunean jartzen dituena. Erronka argia zen: gizarteak pertsonak etiketa bakar baten bidez definitzeko duen joera kolokan jartzea, eta aniztasuna modu hurbil, bisual eta elkarbanatu batean komunikatzea.

Horretarako, etiketen ideia formatu fisikora eraman genuen. Pegatina eta pinak sortu genituen, pertsona bakoitzak bere gorputzean, arropan edo espazioan jartzeko moduko mezu gisa. Keinu horretatik abiatu zen kanpainaren ideia nagusia: etiketak egotekotan, norberak aukeratu behar ditu bereak. Eta gurekin bat ez datorren etiketa bat jartzeak, mina ematen duela. 

Proiektu honetan gure ardura izan da kanpainaren kontzeptua, mezu nagusia, arte-zuzendaritza eta diseinua lantzea. Besteak beste ikus-entzunezko pieza bat eta egokitzapen grafikoak sortu dira, sare sozialetarako eta publizitate formatuetarako komunikazio kanpainaren aktibo izateko.

Kredituak

Ikus-entzunezkoaren zuzendaria Iker Gozategi 
Argazki-zuzendaritza, edizioa eta kolorea Gabriel Mozo
Produkzio-zuzendaritza Xabier Fernán
Gaffer Iñigo Braulio
Argazki finkoa Ekaitz Gonzalez
Makilajea Amaia Urrestilla
Protagonista Lara Tapia
Aktoreak Gema, Mertxe, Markel