Mantala Gastronomy & Basque Culinary Center
Etxetik
5 liburuz osatutako liburu-bilduma da ETXETIK: baratza, itsasoa, erlauntza eta ikuiluko unibertsoak dakarzki haurren hizkuntzara, umoretik –eta antxoa, tomatetxo, erletxo eta txita protagonista dituztela– bertako elikagaien jatorria eta ekoizleen lana ikustarazteko helburuz. Bosgarren liburua berriz helduei bideratutakoa da, familian egin ahal diren errezeta eta esperimentuak dituena.
Mantalaren helburua gastronomia etxera berriro ekartzea izan da, sukaldea berriro ere familiaren epizentro bihurtzeko, eta kozinatzea denon artean egiteko moduko esperientzia bilakatzeko.