C E

Aiako Bodega K5 -ren ardo berri honen identitatearen ardatza da antzinako elaborazioa (gazteleraz “elaboración ancestral”) lantzeko erabiltzen den naturaltasuna, soiltasuna eta zintzotasuna transmititzea, eta jarrera bizia, gertukoa eta konbentzionalismorik gabekoa islatzea. Botilaren etiketatik abiatuta, sistema garbia, dotorea eta kontrasteekin jolasten duena landu da.

“Terroir bera, ikuspegi berria”: ardo komertzialen estetika tradizionaletik aldendu nahi izan dugu, izaera duen eta ardozaleen belaunaldi berri baten hizkuntza hitz egiten duen irudi fresko bat sortzeko. Kontua ez da botila bat saltzea bakarrik, baizik eta jakin-mina, emozioa eta zerbait desberdina probatzeko gogoa pizten duen istorio bat kontatzea.

“Kilima”-rekin gure erronka publiko gazteago bat erakartzen lagunduko duen identitate bisual berri bat garatzea izan da: protokolorik eta formalismorik gabe ardoaz gozatzen duena, kopa bakoitzean benetakotasuna bilatzen duena eta edaten duenaren atzean dagoen historia baloratzen duena. Haiekin konektatzeko, ardo-etiketa honen diseinuak esentzia horren isla izan behar zuen: dotorea, ausarta eta nortasun propioa duena.

koloreak

#a1956f