C E

Mantala Basque Gastronomy-k euskal gastronomian emakumeek jokatutako papera balioan jarriko zuen liburu bati forma ematea proposatu bezain pronto jakin genuen ez genuela objektu editorial soil bat diseinatuko. Kontakizun bat eraikitzeko momentua zen, izen maskulinoak zituzten chef handiez hain populatutako toki batean. Hortxe erronka: nola diseinatzen da memoria?

“Mamia”-rekin, beti hor egon denaren – baina gutxitan kontatua izan den horren – ondarea jasoko zuen zer edo zer sortzea proposatu genuen: emakumeek sukaldaritzan, landa eremuan, ikerketan edo zerbitzuan egin duten (eta egiten jarraitzen duten) lan isila, etengabea eta eraldatzailea liburu batean irudikatzea. Abiapuntua beraz, argia zen: ahotsak eta aurpegiak.

Kredituak

Proiektuaren zuzendaritza Mantala Basque Gastronomy
Arte-zuzendaritza, diseinua, maketazioa eta ilustrazioak Chroma Estudioa
Elkarrizketak eta testuak Jásminka Romanos
Argazkiak Ane Yarza y José A. López
Inprimatzea Ganboa Centro Gráfico