Norantz
Norantz
Norantz, abenturarako eta berrikuntzarako grinak definitzen duen 4×4 furgonetak eraikitzen dituen enpresa da, Zizurkilen kokatua.
Aditu-talde baten elkarlanari esker, Europa osoko camper-zaleentzat kalitate handiko irtenbide pertsonalizatuak sortzen ditu: sendoak, fidagarriak eta bide guztiak zeharkatzeko gai direnak.
4×4 camper furgoneten sektorean aitzindari izanik, merkatuan bere posizionamendua indartuko zuen marka, irudi eta estrategia berri baten beharra zuen. Zapalduko dituzten lur-mota ezberdinen koloreak imitatzen dituen paletari, tipografiaren erabilera berrituari, konposizioari eta forma geometrikoen erabilerari esker, markaren nortasuna modu zuzen eta koherente batean transmititzea lortzen da.
Logotipoa eta markaren gainerako baliabide guztiak berritzeaz gain, posizionamendu berri honi eutsiko dion hizkera berri bat landu dugu: zuzena, argia eta esanahiez betea.
Elementu hauei guztiei esker, malgua eta guztiz funtzionala den sistema bat eraiki da, markaren aplikazio eta oinarri guztietan erabiltzeko.