C E

30 urte baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, STERN-ek bere balio-proposamena berriz definitzeko beharra identifikatu zuen. Bere jarduera produktu hidraulikoen fabrikaziotik harago doa: eskala handiko erronka teknikoetarako irtenbide hidrauliko integralak diseinatu, garatu eta fabrikatzen dituen ingeniaritza-enpresa da.

Proiektua marka estrategiatik abiatu genuen. Posizionamendua berriz definitu, marka-arkitektura antolatu eta identitate bisual berri bat eraiki genuen, gaur egungo STERN modu argi, koherente eta sendo batean islatzeko. Horren guztiaren oinarrian, “Controlling Power. Delivering Trust.” marka-ideia garatu genuen: uraren indarra kontrolatu, forma eman eta konfiantza bihurtzen duen enpresa baten adierazpen gisa.

Ikuspegi estrategiko hori sistema grafiko oso batera eraman dugu. Logotipo berriaz gain, kolorea, tipografia, konposizioa, irudien estiloa eta gainerako elementu bisualak hizkuntza bakar baten parte dira, informazio teknikoa modu argi eta antolatuan transmititzeko eta marka euskarri guztietan modu koherentean eraikitzeko.

Identitate berri honen lanzamendurako –eta ez soilik momentu puntualerako– hainbat euskarri diseinatu ditugu: produktuen renderrak, katalogoak, azoketarako stand-ak, webgunea, newsletterrak eta abar. 

Kredituak

Argazkiak eta bideoak Igora Films

koloreak

#0db2e3